Nik biak egin ditut, talde kirola eta bakarkakoa; saskibaloia eta igeriketa. Lehen hezkuntzako 3.mailan hasi nintzen bietan. Hasiera batean nahiago nuen igeriketa, oso ondo pasatzen nuelako eta entrenamenduan ederki ibiltzen nintzelako. Baina denbora aurrera joan ala, gu handitzen goaz eta entrenamenduak geroz eta gogorragoak dira. Ezin izan nuen jarraitu DBH2tik aurrera bi kirolak egiten eta igeriketa utzi nuen. Egia esateko, gustura bueltatuko nintzatekeen igeriketara, baina egunero entrenatzea oso nekagarria da, eta niri ez zitzaidan batere ongi etorriko.
Igeriketak gehiago betetzen nau, bakarkako lana da eta zu joaten zara zure markak hobetzera, saskibaloian berriz, talde lana da eta zerbait gaizki eginez gero, ondorioak talde osoarentzako dira.
Igeriketak gehiago betetzen nau, bakarkako lana da eta zu joaten zara zure markak hobetzera, saskibaloian berriz, talde lana da eta zerbait gaizki eginez gero, ondorioak talde osoarentzako dira.